Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2014

BIZKAIKO HISTORI ARTXIBOA

Imagen
Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleok, azaroaren 22 an Deriora joan ginen Bizkaiko Histori Artxiboa bisitatzera. Heldu ginenean bideo bat ikusi genuen, bertan zertan lan egiten zuten azaltzen zuen. Ondoren idazteko tresna desberdinak ikusi genituen, luma desberinak zituzten eta antzina tintarekin nola idazten zuten ikusi genuen. Hainbat liburu eta pergamino ikusi genituen ere, batzuk apurtuta zeuden, beste batzuk erreta, beste bat Bilkoko uholdeetan buztia, beste batzuk zaharrak ziren, berriagoak ere bazeuden… Harrigarriena 17 kiloko liburua izan zen, handi-handia zen. Hainbat liburu eta pergamino ikusi ondoren, liburuak nahiz txikiak edo antzinakoak izan balio handia dutela ikasi genuen. Primerako eguna izan zen. Anima zaitezte eta toki hau bisita ezazue! LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILA

SOLASALDI-LITERARIOA LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAN ETA 6.MAILAN

Imagen
Gu Lehen hezkuntzako 5.mailan gaude aurten eta irakasleak taldeka jesarri gaitu, horrela elkarri laguntzen diogu eta denok lan egiten dugu. Bakoitzak euskarazko eta gaztelerazko testu bat ekarri behar izan dugu klasera. Testuak gure gustukoak izan behar ziren, guri gustatzen zitzaigun gai bati buruzkoak. Testuak gai askori buruzkoak izan dira: txakurrak, otsoak, katuak, Sopuerta, ilargia, Larrungo tren txikia… Klasean testu hauek lantzen hasi gara, bakoitzak ideia garrantzitsu bat azpimarratu behar du eta ondoren klasekoei azaldu behar die horren zergatia. Guzti honekin hau ikasi dugu: - Gustu desberdinak ditugula eta desberdinak garela. - Besteen iritziak errespetatu behar direla. - Testu guztiak garrantzitsuak direla. - Gugan konfiantza izan behar dugula. - Munduko gauza desberdinak ikasi ahal ditugula. - Jolasten eta irakurtzen besteen gauza garrantzitsuak ikasten ditugula. Klasean hau egitea oso interesgarria da. Hemendik aurrera testu gehiago land

SAN VIATOR EGUNA - DÍA DE SAN VIATOR 2014

Imagen
Añadir leyenda Urtero bezala, pasaden urriaren 17an, San Viator Eguna ospatu genuen eskolan. Oso eguraldi ona izan genuen. Goizean zehar tailerrak, ekitaldiak eta jolasak izan genituen. Hasteko Haur Hezkuntzako Goi Zikloko ikasleek tailer batzuk prestatu zituzten neska-mutilentzat. Launaka banatu ziren eta ikasgela guztietara abiatu ziren beren proposamenak Lehen Hezkuntzako ikasleekin egitera. Ondoren, patioan, 6. mailako ausartienek suge albino bat hartu zuten haien besoetan. Grafitiak egiteko aukera ere izan zuten eta bikote rapero bati entzun zioten. Jolasekin bukatu genuen eguna. DBHko ikasleek LHko umeak antolatu zituzten eta prestatutako jolasak martxan ipini zituzten. Oso egun polita izan zen. ARGAZKI hauetan argi eta garbi ikusten da. Como todos los años, el pasado 17 de Octubre, celebramos el Día de San Viator en la escuela. Tuvimos un tiempo estupendo. A lo largo de la mañana tuvimos talleres, actividades y juegos. Para empezar las alumnas/os del Cic

IKASKETA KOOPERATIBOA LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAN - BESTEEKIN IKASTEN IKASTEA

Imagen
Gu Lehen Hezkuntzako 5.mailan gaude aurten eta gaur, bakoitzak, klasera bere gauza preziatua ekarri du. Denetarik ekarri dugu: panpinak, argazkiak, jostailuak, objektu bereziak… Klasean  barrezka, irribarretsu, urduri,  negarrez, malkoak aurpegian… baina denok eman dugu ekarritakoaren azalpena. Gaur ikasi duguna: Besteen gauzak baloratu behar direla. Ekarritakoa nahiz eta txikia edo handia izan garrantzitsua dela. Gure artean desberdinak garela. Gustu desberdinak ditugula. Taldeka gehiago ikasten dela. Klasean ere, andereñoak taldeka jesarri gaitu, lauko edo hiruko taldeetan. Horrela elkarri laguntzen diogu eta denok lan egiten dugu. Hona hemen ARGAZKI gehiago                                                                                                                                     LH 5.MAILA

KRISIA SAREAN ERE BAI - CRISIS EN LA RED

Imagen
Zuetariko batzuek galdetu diguzue blog aldaketari buruz, zer gertatu den eta ea aurreko albisteak berriro ikusteko aukera izango duzuen ala ez. Badirudi krisia sarean ere bere eragina izan duela. Orain arte Lehen Hezkuntzako bloga argitaratzeko erabiltzen genuen interneteko plataforma ixtera doa. Mezu bat jaso genuen ezin zutela mantendu esanez eta urriaren 9tik aurrera bertan behera utziko zutela. Berehala planteatu genuen zer egin. Lehenengo eta behin plataforma berri batean blog berri bat irekitzea, zuen aurrean dagoena. Beste aldetik ez genuen pasatutako sei urteko albisteak galdu nahi eta horretan aritzen ari gara. Gure asmoa lan hori berreskuratzea da eta zuei berriro albiste horiek ikusteko aukera eskeintzea. Lanean gaude sentsu horretan. Espero dugu denbora gutxi barru konpondurik edukitzea. Bitartean, eta beti bezala, hemen izango gaituzue edozein ihardueraren berri zuei emateko prest. Algunos de vosotros/as nos habéis preguntado acerca del cambio del Blog