Entradas

Mostrando entradas de 2020

GABONAK!

Imagen
  Aurtengo Gabonak, bereziak izan dira baina hala ere iluzio handiz bizi ditugu!  Guztiok batera gabonetako zuhaitz erraldoi bat egin dugu!  Gainera, festibala ezin genuenez ospatu, talde bakoitzak gabon kanta baten zatia prestatu du eta bideo batean elkartu dugu. HONA HEMEN BIDEOA:  SAN VIATOR GABONAK! OLENTZERO ERE ESKOLARA ETORRI ZEN GURU GUTUNAK JASOTZERA!  ZORIONAK ETA URTE BERRI ON SAN VIATOR FAMILIAREN PARTE! =) 

LOGIKA (Tutoretza)

  LOGIKA JOLASAK! Gaur logika lantzeko jolasen bilduma partekatzen dugu zuekin. Online jolasteko dira eta oso interesgarriak dira burua martxan jartzeko.  Hoy os compartimos una colección de juegos online para ejercitar la lógica. Son divertidos y pueden resultar muy interesantes para poner la mente en funcionamiento.  JOLASTERA!  ¡A JUGAR!  

EMOZIOEN JOLASA! (Tutoretza)

Aurreko sarrera batean komentatu bezala, gaur tutoretzan askotan lantzen den gai baten materiala proposatzen dizuegu. Gaia emozioak dira.  Eskolan Emakundek eskaintzen duen NAHIKO! programan parte hartzen du. Haiek sortutako jolasa askotan erabiltzen dugu geletan eta gaur zuekin partekatzen dugu. Euskeraz eta Gazteleraz dago eta jarraibideak ere badatoz.  Primeran pasatuko duzue, emozioekin jolasten!  EMOZIOEN JOLASA En San Viator participamos en el programa NAHIKO! de Emakunde. Hoy queremos compartiros un juego relacionado con las emociones incluido en el ya mencionado programa.  Este juego lo  trabajamos en clase continuamente y al alumnado le gusta. Os animamos a jugar, es sencillo, está en euskera y castellano e incluye instrucciones.  ¡Lo pasaréis fenomenal jugando con las emociones!

ZEZILIA DEUNA // SANTA CECILIA

Imagen
  Zezilia Deuna azaroaren 20an izan zen, igandea. Horregatik, San Viatorren 18an ospatu genuen.  Atsedenaldi ostean, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiok, patioan elkartu ginen arauak betetzen noski. Talde bakoitzak erritmo desberdinak egin zituen beste taldeen aurrean. 5. eta 6. mailakoek haiek sortutako musika tresnak erabili zituzten. Beste taldeek, gorputza erabili genuen musika egiteko. Oso emanaldi polita eta desberdina atera zen. A ZELAKO ARTISTAK! 3.maila =)

EUSKARALDIA

Imagen
  Aurten Euskaraldiaren 2.edizioa izan da, azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an bukatuko da. Gure eskolan ere, denboraldi honen hasiera ospatu nahi izan dugu. Horretarako, kantua entzun, dantzatu eta lepokoa egiteko aukera izan dugu.  Guk hamabost egunetan euskaraz hitz egingo dugu eta zu aho bizi ala belarri prest izango zara?  #gueuskararenalde #ahobizibelarriprest #5.mailaneuskaraz 5.maila

POBREZIAREN MUNDUKO EGUNA

Imagen
Azaroaren 17an POBREZIAREN MUNDUKO EGUNA izan zen. Igandea izan zenez, San Viatorren 13an ospatu genuen, ostiralean.  Lehen Hezkuntzako talde guztiok eskuak margotu genituen kolore desberdinekin eta mezu bat idatzi genuen: zer egin dezaket nik laguntzeko?  Patio orduan, mural batean jarri genituen. Murala oso polita geratu da.  Gainera, eskolaren sarreran graffiti bat egin da. Graffitian, aurtengo lema irakurri daiteke: " Eman bostekoa pobreziari". Primeran geratu den koloredun eskuak dira.  Oso garrantzitsua da egun horretan egindako eta hausnartutakoa ez ahaztea. Besteak laguntzea, guztion eskuetan dago. 

HALLOWEEN!!!

Imagen
Hello! We are 4th grade students and we are going to explain how we celebrated Halloween at San Viator school.        We celebrated Halloween on the 30th, Friday .This year Halloween has been different too.  On Friday our school became a very spooky place.     That day, we made some crafts and drawings.  We saw a video about how children celebrate Halloween parties and we learned that they make scary pizzas and pumpkin candles. They also wear costumes, it can be very scary!!! HAPPY HALLOWEEN!!

SAN VIATOR EGUNA / EL DÍA DE SAN VIATOR

Imagen
    Urriaren 23an San Viator eguna ospatu genuen eskolan.   San viator gure patroia da eta bera izan  zen Luis Querbes inspiratu zuenak San  Viatorreko klerigoak sortzeko.   Egun polita izan da, eta lehen hezkuntzako  talde guztiek gauza bereziak egin ditugu:  pasahitza, Luis Querbesko galderak eta  marrazkiak ,…   Dagoen egoeragatik, ez zen beste urteetan  bezalakoa izan, baina guztion artean egun  berezia izatea lortu genuen.                                                                AUPA LEHEN HEZKUNTZA!!!  6.MAILAKO IKASLEEK! 

Ikasteko tresnak // herramientas de trabajo (Tutoretza)

Hona hemen ikasketa jarduera errazagoa bilakatzeko bi tresna ! // Hoy os compartimos dos recursos digitales para hacer del estudio una tarea más dinámica. Alde batetik, hitzen hodeiak egiteko webgune bat. Erabiltzea oso erraza da !  //   La primera es una página web que permite crear nubes de palabras para hacer, por ejemplo, lluvias de ideas y listas de palabras complicadas.    WORDS CLOUDS Batzuetan antolatzea zaila izaten da... baina hurrengo errekurtsoarekin askoz errazagoa izango da! A veces no es fácil organizarse pero con esta herramienta... ¡Será más sencillo! Baliabide digital hau ordutegiak prestatzeko erabili daiteke. Plantila desberdin asko daude aukeratzeko. ANTOLATU ZUEN BIZITZAK!  Este recurso sirve para hacer horarios. Hay muchas plantillas diferentes para elegir.  ¡A organizar! ORDUTEGIAK // HORARIOS

KURTSO BERRIA // NUEVO CURSO

Imagen
  ONGI ETORRI BERRIRO!  2020/2021 KURTSOA HASI DA JADA!  Aurtengo egoera dela eta, ikasturte berezia izango dugu hau... Oinarrizko arau batzuk bete beharko ditugu:   Gure laguntzailea Pelotatxok ere, musukoa jarri egin du.  Nahiz eta aurten dena desberdina izan, oso pozik gaude eskolan eta primeran egokitzen ari gara.  Guztion esfortsuarekin, aurrera egingo dugu! ANIMO SAN VIATOR! 

LH BLOG-a: 12 URTE // 12 AÑOS

Imagen
Historia apur bat:  Aurten gure blog-ak 12 urte betetzen ditu!  2008. urtean iluzio handiarekin proiektu honekin hasi ginen. Momentu horretan, ikusteko eta ikusita izateko leihoa ireki genuen. Zuen artean izandako onarpenaren froga dira blogak dituen 23.330 bisita. IKARAGARRIA! Aurten ere jarraipena emango diogu. Beraz ... ADI EGON ETA EZ GALDU HURRENGO SARRERAK!!! Un poco de historia: ¡Nuestro blog cumple 12 años ! El año 2008 empezamos con mucha ilusión este proyecto. En ese momento, abrimos una ventana para ver y ser  vistos.   Las  23.330 visitas que tiene el blog avalan su aceptación. ¡Increíble! Este curso seguimos adelante con la misma ilusión. ¡NO OS PODÉIS PERDER LAS PRÓXIMAS ENTRADAS!  😊😊😊😊😊😊