Entradas

Mostrando entradas de abril, 2022

SENTIPUINAK (TUTORETZA)

Imagen
 Sentimenduak lantzeko bi bideo: 

ERTZAINTZA TAILERRA!

Imagen
  Atzo 1go zikloan bisita oso berezia izan genuen: Ertzaintza etorri zen!  112 zenbakia deitzean jarraitu beharreko pausoak eman zizkiguten!  1 IZENA 2 NON GAUDE 3 ZER GERTATU DEN  Lasai egon eta astiro hitz egin!!!! 

KORRIKA 2022

Imagen
 Egun hauetan zehar KORRIKA izan da, Amurriotik Donostiara!  Aurten Sopuertatik ez da pasa... A zelako pena!  Horregatik KORRIKA TXIKI antolatu egin da herrian eta noski, San Viator parte hartu du.   Denbora luze egon gara korrikarik gabe eta horregatik, aurten gogotsu egon gara!   Eguraldi ona egin du eta primeran pasatu dugu sortu den giroarekin!  Eskolan egindako petoak jantzi ditugu eta gainera, klase bakoitzak kolore batez jantzi egin da dotore-dotore!   GOGORATU: TIPI TAPA TIPI TAPA.... KORRIKA!! SAN VIATORREN ERE EUSKARAREN ALDE!! AUPA SOPUERTA!! 

ASTE SOLIDARIOA:

Imagen
 Apirilean aste solidarioa ospatu dugu eskolan! Astelehenentik ostiralera ekintza desberdinak egin ditugu eta oso interesgarria izan da!!  Hona hemen horietako batzuk:  PINTXO SOLIDARIOA: Patio orduetan familiak ekarritako bizkotxoak eta tortilak saldu dira eta bildutako dirua La Palma bidali da. Zehazki, Los Campitos eskolara.  Urtero bezala DENDA SOLIDARIOA ere jarri da eta bertan bidezko merkataritzako produktuak saldu egin dira.   Kale dor kayiko ijitoen elkartea ere bisitan etorri zaigu! Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!