Irakurmen planaren barruan erronka berria dugu aurten!!!!

Lehen Hezkuntzako maila guztietan astean irakurmen saio bat egiten hasiak gara aurten. Gela guztietan, asteartero, 30 minututako irakurraldia egiten dugu norberak ekarritako liburua irakurtzen. Irakurketa hau era librean egin dezakegu, lurrean eserita, lurrean edo mahai gainean etzanda, mahai gainean jesarrita… Hau da, bakoitza gustura dagoen eran. Gainera etxetik ekarritako eskuoihalak, kuxinak edo tapakiak erabili ahal ditugu. Gure esperientziaren froga honako ARGAZKIAK dira. 


DENOK IRAKURTZERA!!!


Entradas populares de este blog

SANTA ANA BIZITATZEN!

ORTUAN

SARRIA -PAREGABEKO EGONALDIA-