Santa Anako parkea aldetzen ari da. Azken urteetan, udaletxeak gure iritziak biltzen aritu da eta aurten, obrak martxan jarri dira. Gaur bisitan joan gara. Proiektuaren arkitekotoa ezaguttu dugu eta dena ulertzen lagundu digu: ESKERRUK ASKO Gentzane ! Sopuertan multikirola gunea egongo da eta beti primeran pasatzeko gure ardura da gune hori zaintzea.
Maitzaren 27an, 5. eta 6. mailako ikasleok, Sarriara joan ginen, Goikuri aterpetxera, naturarekiko hainbat aspektu ikustera, batez ere, Gorbeia Parke Naturalaren inguruan dagoen natura. Aterpetxera ailegatu ginenean Oihana, Javi eta Jone monitoreak itxaroten ari ziren logelak banatzeko eta zer egingo genuen azaltzeko. Hirurak oso zintzoak eta dibertigarriak izan ziren eta primeran pasa genuen haiekin. Monitore paregabeak dira! Egin genuen lehenengo jarduera pisten jolas bat izan zen gure ingurua ezagutzeko. Gure Mari sukaldariak egin zuen bazkari izugarria jan ondoren errota batera eta ezti museora joan ginen. Ezti museoan erleen hainbat aspektu bitxi azaldu zizkiguten. Lehenengo gauean, Dorletak eta Julenek, pazientzia handiz, lortu zuten guk lo egitea, hurrengo egunean disfrutatzen jarraitzeko. Asteartean, Gorbeia Parke Naturala bisitatzera joan ginen, hain zuzen ere, interpretazio zentrora. Bisitaldia oso polita izan zen bertan azaldu zizkiguten gauzengatik, batez ere no
KAIXO! Gaur 5. eta 6. mailako ikasleok Itsas museora joan gara! Irteera hau Agenda 2030ri esker izan da. Primeran pasatu dugu eta gauza berri asko ikasi ditugu. Gainera, Bilbotik egoteko aprobetxatu dugu!