Kurtso honetan zehar, blog honetan tutoretzan lantzen diren gaiak etxean jorratzeko materiala eskegiko dugu. Guztiz boluntarioa da. Nahi izatekotan, partekatzen ditugun baliabideak eta materialak erabili. Borondatezkoa izan arren, interesgarria suertatu daiteke partekatutako estekak irakurtzea. Zalantzak izatekoan, tutoreekin harremanetan jarri zaitezkete! Durante este curso, vamos a publicar materiales relacionados con los temas que se trabajen en las tutorías con el fin de podáis darles continuidad en casa. Pese a ser totalmente voluntario, os animamos entrar en los recursos propuestos, ya que, pueden resultar muy interesantes. En caso de tener dudas, podéis consultar con el/la tutor/a. 😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀😀
KAIXO! Gaur 5. eta 6. mailako ikasleok Itsas museora joan gara! Irteera hau Agenda 2030ri esker izan da. Primeran pasatu dugu eta gauza berri asko ikasi ditugu. Gainera, Bilbotik egoteko aprobetxatu dugu!
A zelako egun dibertigarria!!! Milaka ekintza egin ditugu (gutxi gorabehera) eta denak, noski, euskaraz! Eskulanak egin ditugu. Adibidez, gu, 2.zikloko umeok, mandala batzuk egin ditugu Ikurriñaren koloreekin eta 1go ziklokoek, berriz, buztiñez Barraskilo Euskara Pilo egin dute. Euskaraldiaren amaiera ospatzeko, egun horretan ere, ahozkoa landu dugu: olerkiak, kantak eta bertsoak prestatuz. Arratsaldean, egunari amaiera bikaina emateko, talo tailerra egin dugu. GOXO-GOXOAK! Primerako eguna izan da eta gainera, gure trajerik politenak jantzi ditugu: euskal jantziak! GOGORATU GAUR ETA BETI: EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI!