EUSKARAREN EGUNA, EUSKARALDIAREN AMAIERAN!

 A zelako egun dibertigarria!!! Milaka ekintza egin ditugu (gutxi gorabehera) eta denak, noski, euskaraz! 

Eskulanak egin ditugu. Adibidez, gu, 2.zikloko umeok, mandala batzuk egin ditugu Ikurriñaren koloreekin eta 1go ziklokoek, berriz, buztiñez Barraskilo Euskara Pilo egin dute. 



Euskaraldiaren amaiera ospatzeko, egun horretan ere, ahozkoa landu dugu: olerkiak, kantak eta bertsoak prestatuz. 


Arratsaldean, egunari amaiera bikaina emateko, talo tailerra egin dugu. GOXO-GOXOAK! 




Primerako eguna izan da eta gainera, gure trajerik politenak jantzi ditugu: euskal jantziak! 

GOGORATU GAUR ETA BETI: EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI! 

Entradas populares de este blog

SANTA ANA BIZITATZEN!

ORTUAN

SARRIA -PAREGABEKO EGONALDIA-