IKASKETA KOOPERATIBOA LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAN - BESTEEKIN IKASTEN IKASTEA

Gu Lehen Hezkuntzako 5.mailan gaude aurten eta gaur, bakoitzak, klasera bere gauza preziatua ekarri du.

Denetarik ekarri dugu: panpinak, argazkiak, jostailuak, objektu bereziak… Klasean  barrezka, irribarretsu, urduri,  negarrez, malkoak aurpegian… baina denok eman dugu ekarritakoaren azalpena.



Gaur ikasi duguna:
  • Besteen gauzak baloratu behar direla.
  • Ekarritakoa nahiz eta txikia edo handia izan garrantzitsua dela.
  • Gure artean desberdinak garela.
  • Gustu desberdinak ditugula.
  • Taldeka gehiago ikasten dela.



Klasean ere, andereñoak taldeka jesarri gaitu, lauko edo hiruko taldeetan. Horrela elkarri laguntzen diogu eta denok lan egiten dugu.


Hona hemen ARGAZKI gehiago



                                                                                                                                    LH 5.MAILA

Entradas populares de este blog

SANTA ANA BIZITATZEN!

SARRIA -PAREGABEKO EGONALDIA-

ITSAS MUSEOA!