SOLASALDI-LITERARIOA LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAN ETA 6.MAILAN

Gu Lehen hezkuntzako 5.mailan gaude aurten eta irakasleak taldeka jesarri gaitu, horrela elkarri laguntzen diogu eta denok lan egiten dugu.

Bakoitzak euskarazko eta gaztelerazko testu bat ekarri behar izan dugu klasera. Testuak gure gustukoak izan behar ziren, guri gustatzen zitzaigun gai bati buruzkoak.

Testuak gai askori buruzkoak izan dira: txakurrak, otsoak, katuak, Sopuerta, ilargia, Larrungo tren txikia…


Klasean testu hauek lantzen hasi gara, bakoitzak ideia garrantzitsu bat azpimarratu behar du eta ondoren klasekoei azaldu behar die horren zergatia.

Guzti honekin hau ikasi dugu:


- Gustu desberdinak ditugula eta desberdinak garela.
- Besteen iritziak errespetatu behar direla.
- Testu guztiak garrantzitsuak direla.
- Gugan konfiantza izan behar dugula.
- Munduko gauza desberdinak ikasi ahal ditugula.
- Jolasten eta irakurtzen besteen gauza garrantzitsuak ikasten ditugula.

Klasean hau egitea oso interesgarria da. Hemendik aurrera testu gehiago landu nahi ditugu!                                           
                                                                        LH 5.MAILA/LH 6.MAILA

Entradas populares de este blog

SANTA ANA BIZITATZEN!

SARRIA -PAREGABEKO EGONALDIA-

ITSAS MUSEOA!