"La vida es un camino a largo plazo, en la que tu eres maestro y alumno; unas veces te toca enseñar y todos los días te toca aprender." - Anonimo-

2015/05/07

SARRIA -PAREGABEKO EGONALDIA-


Maitzaren 27an, 5. eta 6. mailako ikasleok, Sarriara joan ginen, Goikuri aterpetxera, naturarekiko hainbat aspektu ikustera, batez ere, Gorbeia Parke Naturalaren inguruan dagoen natura. 

Aterpetxera ailegatu ginenean Oihana, Javi eta Jone monitoreak itxaroten ari ziren logelak banatzeko eta zer egingo genuen azaltzeko. Hirurak oso zintzoak eta dibertigarriak izan ziren eta primeran pasa genuen haiekin. Monitore paregabeak dira!

Egin genuen lehenengo jarduera pisten jolas bat izan zen gure ingurua ezagutzeko. Gure Mari sukaldariak egin zuen bazkari izugarria jan ondoren errota batera eta ezti museora joan ginen. Ezti museoan erleen hainbat aspektu bitxi azaldu zizkiguten. Lehenengo gauean, Dorletak eta Julenek, pazientzia handiz, lortu zuten guk lo egitea, hurrengo egunean disfrutatzen jarraitzeko.


Asteartean, Gorbeia Parke Naturala bisitatzera joan ginen, hain zuzen ere, interpretazio zentrora. Bisitaldia oso polita izan zen bertan azaldu zizkiguten gauzengatik, batez ere nola identifikatu animalien aztarnak. Aterpetxera bueltatzeko ibilbide polita egin genuen eta hostoak hartu genituen herbario bat egiteko. Arratsaldean txapelketa polita eta dibertigarria egin genuen ikasitakoa birpasatzeko ikasitakoa, (batzuk besteak baino gehiago ikasi zuten!). Gainera, galtzaileek jantokia prestatu eta batu behar zuten!

Gaubela oso dibertigarria izan zen gure monitoreek asmatu zituzten jolasekin. Barrezka egon ginen denbora guztian.

Asteazkenean, gau lasai baten ondoren, herbarioa egin genuen hartutako hostoekin. Bukatzeko, jolas batzuk egin genituen eta diploma batzuk banatu zizkiguten oso ondo lan egiteagatik egun hauetan zehar.

Pena handia izan genuen joaterakoan baina hurrengo urtean berriz joateko zenbat egun falta diren kontatzen hasi gara!

Begiratu ARGAZKIAK!



El 27 de mayo el alumnado de 5º y 6º de primaria nos dirigimos a Sarria, al albergue Goikuria, a vivir 3 días de aventuras conociendo un poco mejor aspectos relacionados con la naturaleza, sobre todo, la naturaleza perteneciente al Parque Natural de Gorbeia. .

Cuando llegamos al albergue los monitores Oihana, Javi y Jone nos estaban esperando para repartirnos las habitaciones y explicarnos lo que íbamos a vivir. Con los tres nos lo pasamos genial, han sido unos monitores/as estupendos.

Sin esperar más comenzamos con las actividades. Lo primero que hicimos fue un juego de pistas con el que conocimos los alrededores del albergue y el pueblo donde nos encontrábamos. Después de degustar la buenísima comida de nuestra chef Mari, realizamos una visita a un molino y otra al museo de la miel. Nos contaron aspectos muy curiosos de las abejas.

Durante la primera noche Dorleta y Julen, con mucha paciencia, consiguieron dormirnos para que al día siguiente pudiésemos seguir disfrutando de las actividades. El martes fuimos a visitar el parque natural del Gorbeia, al centro de interpretación. Nos gusto mucho conocer más a fondo la flora y fauna del Gorbeia, sobre todo cuando nos explicaron las huellas de los animales. A la vuelta, y en un bonito paseo, fuimos recogiendo hojas de los árboles para hacer un gran herbario. Por la tarde hicimos un juego por equipos para recordar todo lo que habíamos aprendido (un@s más que otr@s) y fue muy divertido, además ¡nos estábamos jugando limpiar y recoger el comedor en la cena!



La velada de esta noche fue muy divertida por los juegos que se inventaron nuestros grandes monitores/as. No paramos de reír.

El miércoles, después de una noche más tranquila que la primera, hicimos el herbario con las hojas recogidas la tarde anterior. Para terminar hicimos unos juegos y nos repartieron unos diplomas por lo mucho y bien que habíamos trabajado.

Nos ha dado mucha pena irnos de Sarria, !pero ya contamos las horas para que llegue la próxima convivencia!

Mirad las FOTOS.