IRAKURKETA GAUA
Lehehengo "Irakurketa Gaua" eskolan pasatzeko deialdia paregabeko arrakasta izan du. 130 ikasle, Haur Hezkuntzako Goi Zikloko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako irakasleak egon dira esperientzia honetaz gozatuz. Hasteko beren ikasgelak apaindu zituzten logela bilakatuz. Gero, lehenengo eta bigarren ziklokoek Haur Hezkuntzako ikasleek prestatutako antzez lanak ikusi zituzten helduek ipuin kontalari batean parte hartzen zuten bitartean. Afaria eta diskoteka izan zuten bakoitza bere sakuan sartu baino lehen. Behin sartuta eta argiak amataturik hasi ziren irakurtzen esku-argia erabiliz. Oso une berezia izan zen. Txikiak isiltasunean irakurtzen bakarrik esku-argiak pisturik ikustekoa izan zen. Gaua batzuentzat besteentzat baino hobe pasa da . Bostgarren eta seigarren mailakoak urduriegi ondo lo egiteko, txikiak, aldierantziz, askoz hobe egin dute lo. Goizetik, eta gosaldu ondoren, jarduera gehiago. Lerro hauek idazten ditugun momentuan hortxe daude, taldeka, hiruhilabete hon...