Irakurketa Gaua
Aurreko bi urteetan bezala, San Viator ikastetxean irakurketa gaua ospatu dugu. Horretarako, ikasle guztiak lo sakua eta liburu bat hartuta ikastetxean barneratu gara liburu abentura bat bizitzeko. Aurreko urteetan bezala, ekintza desberdinak egin ditugu arratsaldean zehar, eta gero, afaria hartu eta pijama jantzirik irakurtzen hasi gara. Oso momentu dibertigarriak pasatu ditugu eta horren froga hurrengo ARGAZKIAK dira. Hurrengo eguna heldu da, eta oraindik linterna eta liburua gure alboan izanda arropa jantzi eta gosaria hartu dugu. Egunari bukaera emateko ipuin kontalari bat etorri da eta hitzen eta dantzaren bitartez ipuin itzelak kontatu dizkigu. Oso dibertigarria izan da beste egun batez lagunekin eta irakasleekin egotea eta ekintza desberdinetan parte hartzea. Aldi berean, Lehen Hezkuntzako graduko neskei eskertu nahi diegu gurekin jolasak egitea eta gurekin egotea… Mila esker neskak! Como en los dos años anteriores, hemos celebrado La noche de la lectura en e...