Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como lectura

Irakurmen Gaua

Imagen
Aurreko ostiralean Irakurmen gaua ospatu egin zen Aste Solidarioarekin batera. Ikasleok eta irakasleak ikastetxe barruan geratu ginen gau osoa ekintza desberdinetan parte hartzeko. Gure egun berezia arratsaldeko zazpietan hasi eta hurrengo eguneko eguerdian bukatu egin zen. Zazpirak heldu eta guztiak geunden gure ilaran; lo-zakua, liburua, maleta eta linterna batekin. Irakasleak etorri eta guztiok batera ikastetxean sartu eta gure geletara abiatu ginen lo-zakua eta pijama prest usteko.  Geroago, ikasleak ikuskizunaren protagonistak izan ginen astean zehar klasean prestatutako olerkiak, koplak, txisteak, asmakizunak, ipuinak eta irakurgaiak aurkezteko. Behin ikuskizuna bukatu afaltzeko momentua heldu zen. Behin gure tripa bete genuen, hortzak garbitu eta gure geletan sartu ginen irakurtzeko prest. Deeeenbora luzea eman genuen irakurtzen, oso dibertigarria izan zen linternekin irakurtzea. Hurrengo egunean goizeko zortzietan altxatu eta den dena batu genuen. Gau i...
Imagen
Irakurmen planaren barruan erronka berria dugu aurten!!!! Lehen Hezkuntzako maila guztietan astean irakurmen saio bat egiten hasiak gara aurten. Gela guztietan, asteartero, 30 minututako irakurraldia egiten dugu norberak ekarritako liburua irakurtzen. Irakurketa hau era librean egin dezakegu, lurrean eserita, lurrean edo mahai gainean etzanda, mahai gainean jesarrita… Hau da, bakoitza gustura dagoen eran. Gainera etxetik ekarritako eskuoihalak, kuxinak edo tapakiak erabili ahal ditugu. Gure esperientziaren froga honako ARGAZKIAK dira.  DENOK IRAKURTZERA!!!