Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como conferencia

ANTTON IRUSTA ESKOLAN 5. ETA 6. MAILAKOEKIN

Imagen
Pasaden astean eskolara Antton Irusta idazlea etorri zitzaigun. Hizkuntza klaseetan bere liburua den "KATXIN" irakurri dute gure ikasleok. Liburua ikaragarri gustatu zaie. Egindako saioa ere primerakoa izan zen. Ea datorren urtean berriro ere berarekin egoteko aukera dugun.

GOSARI OSASUNGARRIAK

Imagen
Pasaden maiatzaren 21ean 5. mailako guztiok gosari osasungarriei buruzko hitzaldi batean egon ginen. Hitzaldi hau oso interesgarria izan zen. Bertan gosaria funtzezkoa dela azaldu ziguten. Egunean zehar energiarekin egoteko ondo gosaldu behar dugula ikasi genuen. Hitzaldia eta gero gosari bapo bat jan genuen.

HITZALDIA "EMAKUMEAREN BIZIPENAK"

Imagen
. Aurreko ostiralean Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek aukera paregabea izan zuten Sopuertako emakume baten bizipenak entzuteko. Aldi berean, galderak egin zizkioten eta gure aitite eta amamen garaiko gauza gehiago ikasi zituzten Bere lanari, hezkuntzari eta familiari buruz hitz egin zuen, eta gure egungo bizitzarekin konparatzen bada... egia da gauzak aldatu direla. Oso garrantzitsua da jakitea nondik gatozen, eta nora goazen. Horregatik, gu baino eskarmentu gehiago duten pertsonak entzutea ezinbestekoa da. Ez gara inor ikasi gabe esan zigun Visi-k. Konturatu behar gara egunean dugun eskolara joateko aukera bera ez zuela izan, eta horri esker etorkizun bat diseinatu ahal dugula, guk desiratzen dugun etorkizuna. Bere lanari dagokionez, denetarik egin du! Baserri bateko ortuan egon zen lan egiten denbora luze batean; gero, umeak zaintzen egon zen; eta azkenik, sukaldaritzan aritu zen. Oso emakume indartsua izan da eta bere familia aurrera eramateko gai izan da. Hit...

ASTE SOLIDARIOA

Imagen
Aste berezi hau aurrera doa eta berarekin hainbat ekitaldi. Astelehenean hasi ziren jarduerak Lehen Hezkuntzarako tailer batekin, "Argi Ibili" proiektu barruan, Caritasek emandakoa. Bertan ezagutu zuten Caritas eta Inmigrazioari buruzko hainbat gauza hitz egin zuten. Tailer hauek asteazkenerarte jarraituko dute, ikasleen mesederako, oso politak eta dibertigarriak baitira.  Astelehenean klaseak amaitu eta gero familien txanda izan zen. Guraso-izatasun positiboari buruzko tailer batean parte hartu zuten eta izugarri gustatu zitzaien. Asteartean hainbat ekintza izan dira gure eskolan. Alde batetik lehen hezkuntzako 1go zikloa ortuan lan egin dute eta gauza asko ikasi dituzte. Lehen hezkuntzako 2.zikloa Caritas emandako tailerrean egon dira eta ere pozik egon dira. Beste aldetik DBHko ikasleek fracking buruzko hitzaldia izan dute gure eskolako Joseba irakaslearekin, honi buruzko hainbat gauza ohartzeko. Honekin batera DBHko beste ikasle batzuk xaboia egiten ikasi dute. Caritas...