Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como irakurketa gaua

Irakurmen Gaua

Imagen
Aurreko ostiralean Irakurmen gaua ospatu egin zen Aste Solidarioarekin batera. Ikasleok eta irakasleak ikastetxe barruan geratu ginen gau osoa ekintza desberdinetan parte hartzeko. Gure egun berezia arratsaldeko zazpietan hasi eta hurrengo eguneko eguerdian bukatu egin zen. Zazpirak heldu eta guztiak geunden gure ilaran; lo-zakua, liburua, maleta eta linterna batekin. Irakasleak etorri eta guztiok batera ikastetxean sartu eta gure geletara abiatu ginen lo-zakua eta pijama prest usteko.  Geroago, ikasleak ikuskizunaren protagonistak izan ginen astean zehar klasean prestatutako olerkiak, koplak, txisteak, asmakizunak, ipuinak eta irakurgaiak aurkezteko. Behin ikuskizuna bukatu afaltzeko momentua heldu zen. Behin gure tripa bete genuen, hortzak garbitu eta gure geletan sartu ginen irakurtzeko prest. Deeeenbora luzea eman genuen irakurtzen, oso dibertigarria izan zen linternekin irakurtzea. Hurrengo egunean goizeko zortzietan altxatu eta den dena batu genuen. Gau i...

Irakurketa Gaua

Aurreko bi urteetan bezala, San Viator ikastetxean irakurketa gaua ospatu dugu. Horretarako, ikasle guztiak lo sakua eta liburu bat hartuta ikastetxean barneratu gara liburu abentura bat bizitzeko. Aurreko urteetan bezala, ekintza desberdinak egin ditugu arratsaldean zehar, eta gero, afaria hartu eta pijama jantzirik irakurtzen hasi gara. Oso momentu dibertigarriak pasatu ditugu eta horren froga hurrengo ARGAZKIAK dira.  Hurrengo eguna heldu da, eta oraindik linterna eta liburua gure alboan izanda arropa jantzi eta gosaria hartu dugu. Egunari bukaera emateko ipuin kontalari bat etorri da eta hitzen eta dantzaren bitartez ipuin itzelak kontatu dizkigu. Oso dibertigarria izan da beste egun batez lagunekin eta irakasleekin egotea eta ekintza desberdinetan parte hartzea. Aldi berean, Lehen Hezkuntzako graduko neskei eskertu nahi diegu gurekin jolasak egitea eta gurekin egotea… Mila esker neskak! Como en los dos años anteriores, hemos celebrado La noche de la lectura en e...

IRAKURMEN GAUA

Imagen
Bart 7etan hasi zen aurtengo irakurmen gaua. Gure neska-mutilak nahiko urdurik zeuden eta ilusioz beterik gaua eskolan pasatuko zutelako. Hasteko areto nagusian bildu ginen olerkiak, hitz korapiloak, ipuinak eta bertsoak entzuteko. Talde bakoitzak irakurmenarekin erlazionaturiko gauza bat aurkeztu zuen. Bukatu ondoren hasi ziren prestatutako jarduerak gela bakoitzean. Afaldu eta gero dantzarekin apur bat nekatzeko denbora izan zuten. Eguna bukatzeko eta lo-zakuetan sartu ondoren banakako irakurmena hasi zen. Bakoitzak bere kopetako esku-argiarekin  bere gustukoa zen liburua irakurri zuen . Gaua pasa da, eta gosaldu ondoren ipuin kontalari bat izan dute. Bukatzeko jolasak eta agurra oporrak datoz eta. Ondo pasa guztioi, merezi duzue eta. Hona hemen egun luze honetako ARGAZKIAK . Ayer por la tarde, a las 7, comenzó la noche lectora de este año. Nuestro alumnado estaba nervioso y lleno de ilusión porque iban a pasar la noche en la escuela. Para comenzar nos reunim...

IRAKURKETA GAUA

Imagen
Lehehengo "Irakurketa Gaua" eskolan pasatzeko deialdia paregabeko arrakasta izan du. 130 ikasle, Haur Hezkuntzako Goi Zikloko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako irakasleak egon dira esperientzia honetaz gozatuz. Hasteko beren ikasgelak apaindu zituzten logela bilakatuz. Gero, lehenengo eta bigarren ziklokoek Haur Hezkuntzako ikasleek prestatutako antzez lanak ikusi zituzten helduek ipuin kontalari batean parte hartzen zuten bitartean. Afaria eta diskoteka izan zuten bakoitza bere sakuan sartu baino lehen. Behin sartuta eta argiak amataturik hasi ziren irakurtzen esku-argia erabiliz. Oso une berezia izan zen. Txikiak isiltasunean irakurtzen bakarrik esku-argiak pisturik ikustekoa izan zen. Gaua batzuentzat besteentzat baino hobe pasa da . Bostgarren eta seigarren mailakoak urduriegi ondo lo egiteko, txikiak, aldierantziz, askoz hobe egin dute lo. Goizetik, eta gosaldu ondoren, jarduera gehiago. Lerro hauek idazten ditugun momentuan hortxe daude, taldeka, hiruhilabete hon...