KRISIA SAREAN ERE BAI - CRISIS EN LA RED
Zuetariko batzuek galdetu diguzue blog aldaketari buruz, zer gertatu den eta ea aurreko albisteak berriro ikusteko aukera izango duzuen ala ez. Badirudi krisia sarean ere bere eragina izan duela. Orain arte Lehen Hezkuntzako bloga argitaratzeko erabiltzen genuen interneteko plataforma ixtera doa. Mezu bat jaso genuen ezin zutela mantendu esanez eta urriaren 9tik aurrera bertan behera utziko zutela. Berehala planteatu genuen zer egin. Lehenengo eta behin plataforma berri batean blog berri bat irekitzea, zuen aurrean dagoena. Beste aldetik ez genuen pasatutako sei urteko albisteak galdu nahi eta horretan aritzen ari gara. Gure asmoa lan hori berreskuratzea da eta zuei berriro albiste horiek ikusteko aukera eskeintzea. Lanean gaude sentsu horretan. Espero dugu denbora gutxi barru konpondurik edukitzea. Bitartean, eta beti bezala, hemen izango gaituzue edozein ihardueraren berri zuei emateko prest. Algunos de vosotros/as nos habéis preguntado acerca del cambio del Blog...