Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como 2020-2021

ZEZILIA DEUNA // SANTA CECILIA

Imagen
  Zezilia Deuna azaroaren 20an izan zen, igandea. Horregatik, San Viatorren 18an ospatu genuen.  Atsedenaldi ostean, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiok, patioan elkartu ginen arauak betetzen noski. Talde bakoitzak erritmo desberdinak egin zituen beste taldeen aurrean. 5. eta 6. mailakoek haiek sortutako musika tresnak erabili zituzten. Beste taldeek, gorputza erabili genuen musika egiteko. Oso emanaldi polita eta desberdina atera zen. A ZELAKO ARTISTAK! 3.maila =)

EUSKARALDIA

Imagen
  Aurten Euskaraldiaren 2.edizioa izan da, azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an bukatuko da. Gure eskolan ere, denboraldi honen hasiera ospatu nahi izan dugu. Horretarako, kantua entzun, dantzatu eta lepokoa egiteko aukera izan dugu.  Guk hamabost egunetan euskaraz hitz egingo dugu eta zu aho bizi ala belarri prest izango zara?  #gueuskararenalde #ahobizibelarriprest #5.mailaneuskaraz 5.maila

POBREZIAREN MUNDUKO EGUNA

Imagen
Azaroaren 17an POBREZIAREN MUNDUKO EGUNA izan zen. Igandea izan zenez, San Viatorren 13an ospatu genuen, ostiralean.  Lehen Hezkuntzako talde guztiok eskuak margotu genituen kolore desberdinekin eta mezu bat idatzi genuen: zer egin dezaket nik laguntzeko?  Patio orduan, mural batean jarri genituen. Murala oso polita geratu da.  Gainera, eskolaren sarreran graffiti bat egin da. Graffitian, aurtengo lema irakurri daiteke: " Eman bostekoa pobreziari". Primeran geratu den koloredun eskuak dira.  Oso garrantzitsua da egun horretan egindako eta hausnartutakoa ez ahaztea. Besteak laguntzea, guztion eskuetan dago. 

HALLOWEEN!!!

Imagen
Hello! We are 4th grade students and we are going to explain how we celebrated Halloween at San Viator school.        We celebrated Halloween on the 30th, Friday .This year Halloween has been different too.  On Friday our school became a very spooky place.     That day, we made some crafts and drawings.  We saw a video about how children celebrate Halloween parties and we learned that they make scary pizzas and pumpkin candles. They also wear costumes, it can be very scary!!! HAPPY HALLOWEEN!!

SAN VIATOR EGUNA / EL DÍA DE SAN VIATOR

Imagen
    Urriaren 23an San Viator eguna ospatu genuen eskolan.   San viator gure patroia da eta bera izan  zen Luis Querbes inspiratu zuenak San  Viatorreko klerigoak sortzeko.   Egun polita izan da, eta lehen hezkuntzako  talde guztiek gauza bereziak egin ditugu:  pasahitza, Luis Querbesko galderak eta  marrazkiak ,…   Dagoen egoeragatik, ez zen beste urteetan  bezalakoa izan, baina guztion artean egun  berezia izatea lortu genuen.                                                                AUPA LEHEN HEZKUNTZA!!!  6.MAILAKO IKASLEEK!