HITZALDIA "EMAKUMEAREN BIZIPENAK"
. Aurreko ostiralean Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek aukera paregabea izan zuten Sopuertako emakume baten bizipenak entzuteko. Aldi berean, galderak egin zizkioten eta gure aitite eta amamen garaiko gauza gehiago ikasi zituzten Bere lanari, hezkuntzari eta familiari buruz hitz egin zuen, eta gure egungo bizitzarekin konparatzen bada... egia da gauzak aldatu direla. Oso garrantzitsua da jakitea nondik gatozen, eta nora goazen. Horregatik, gu baino eskarmentu gehiago duten pertsonak entzutea ezinbestekoa da. Ez gara inor ikasi gabe esan zigun Visi-k. Konturatu behar gara egunean dugun eskolara joateko aukera bera ez zuela izan, eta horri esker etorkizun bat diseinatu ahal dugula, guk desiratzen dugun etorkizuna. Bere lanari dagokionez, denetarik egin du! Baserri bateko ortuan egon zen lan egiten denbora luze batean; gero, umeak zaintzen egon zen; eta azkenik, sukaldaritzan aritu zen. Oso emakume indartsua izan da eta bere familia aurrera eramateko gai izan da. Hit...