LASTERKETA SOLIDARIOA - CARRERA SOLIDARIA
Egun zoragarria bizi izan genuena pasaden ostiralean San Viatorren. Umeen Eskubideen Nazioarteko eguna izan zen, eta horrekin batera ikastetxe guztia patioetara atera zen Burkina Faso aldeko Lasterketa Solidarioa ospatzera, urte guztietan bezala Save The Children GKEak antolatuta. Pasaden astean zehar klase bakoitzak landu egin zuen Burkina Fasori buruzko hainbat gauza, esate baterako, nolakoa den Burkin Fasoko haurtzaroaren egoera edo non eta nola lagundu dezakegu ekintza honekin, eta amaierako festa bezala, lasterketa solidarioa egin genuen. Ekintza honekin batera, dirua batzen egon gara gero GKEari emateko, horrela proiektu gehiago aurrera eraman dezakete eta Burkina Fasoko jendearen egoera pixka bat hobetu dezala. Aurten ama eta aita batzuk umeekin elkartu dira lasterketan parte hartzeko. Mila esker parte hartzeagatik eta adibidea izateagatik. ARGAZKIAK . GUZTIAK BEHARREZKOAK GARA BIZITZAK SALBATZEKO Gran día el que vivimos el pasado viernes en...