IRAKURMEN GAUA
Bart 7etan hasi zen aurtengo irakurmen gaua. Gure neska-mutilak nahiko urdurik zeuden eta ilusioz beterik gaua eskolan pasatuko zutelako. Hasteko areto nagusian bildu ginen olerkiak, hitz korapiloak, ipuinak eta bertsoak entzuteko. Talde bakoitzak irakurmenarekin erlazionaturiko gauza bat aurkeztu zuen. Bukatu ondoren hasi ziren prestatutako jarduerak gela bakoitzean. Afaldu eta gero dantzarekin apur bat nekatzeko denbora izan zuten. Eguna bukatzeko eta lo-zakuetan sartu ondoren banakako irakurmena hasi zen. Bakoitzak bere kopetako esku-argiarekin bere gustukoa zen liburua irakurri zuen . Gaua pasa da, eta gosaldu ondoren ipuin kontalari bat izan dute. Bukatzeko jolasak eta agurra oporrak datoz eta. Ondo pasa guztioi, merezi duzue eta. Hona hemen egun luze honetako ARGAZKIAK . Ayer por la tarde, a las 7, comenzó la noche lectora de este año. Nuestro alumnado estaba nervioso y lleno de ilusión porque iban a pasar la noche en la escuela. Para comenzar nos reunim...