Liburu eguna!
Apirilaren 23an LIBURUAREN EGUNA ospatu genuen eskolan!! Egoera dela eta, talde bakoitzak bere kabuz ekintzak desberdinak egin ditu: irakurketa saioak, liburuen erakusketak.... Irakurtzeak onura pila bat ditu: bidaiatzeko aukera, dibertitzea, gauzak ikastea, lagun berriak egitea... Liburuak zaintzea oso garrantzitsua da. Guk liburu mota desberdinak ekarri ditugu eskolara besteei erakusteko: eleberriak, komikiak, atlasak... Klaseko batek errezeta liburu bat ekarri zuen: a zelako janari gozoak egin ahal diren! Aurten ez da posiblea izan Covid egoeragatik, baina, guri liburuak partekatzea asko gustatzen zaigu. RA RA RA IRAKURTZERA!!