Azaroaren 17an POBREZIAREN MUNDUKO EGUNA izan zen. Igandea izan zenez, San Viatorren 13an ospatu genuen, ostiralean. Lehen Hezkuntzako talde guztiok eskuak margotu genituen kolore desberdinekin eta mezu bat idatzi genuen: zer egin dezaket nik laguntzeko? Patio orduan, mural batean jarri genituen. Murala oso polita geratu da. Gainera, eskolaren sarreran graffiti bat egin da. Graffitian, aurtengo lema irakurri daiteke: " Eman bostekoa pobreziari". Primeran geratu den koloredun eskuak dira. Oso garrantzitsua da egun horretan egindako eta hausnartutakoa ez ahaztea. Besteak laguntzea, guztion eskuetan dago.