Lehen Hezkuntzan TALDE MOREA sortu egin da berdintasunerantz pauso garrantzitsua emanez. Talde honetako partaideak ikasleak eta irakasleak dira eta aurrerago familiak parte hartzea ere gustatuko litzaiguke. Talde honen helburua argi dago: errespetua eta enpatia oinarri hartuta, eta gaur egungo egoera kontuan izanda, berdintasuna bilatzea eta sustatzea. Helburu horrekin zerikusia duen informazio interesgarria, kanpaina ofizialak (Emakunde), aholkuak, iradokizunak eta noski ere, talde horren lana sortu berriko Txoko Morean jarriko da beste ikasle guztien eskura egoteko. Talde Morea lanean hasi da eta bakoitzak bere gorputzarekiko jarri beharreko mugak eta horiek errespetatzearen garrantzia ulertzea da lehenengo eginbeharra. Este curso Primaria ha dado un gran e importante paso hacia la igualdad creando el TALDE MOREA (Equipo morado). Este grupo está formado por alumnado y profesorado y se estudia la posibilidad de incluir, más adelante, a familias. El objetivo es claro: buscar e impulsar...
KAIXO! Gaur 5. eta 6. mailako ikasleok Itsas museora joan gara! Irteera hau Agenda 2030ri esker izan da. Primeran pasatu dugu eta gauza berri asko ikasi ditugu. Gainera, Bilbotik egoteko aprobetxatu dugu!
A zelako egun dibertigarria!!! Milaka ekintza egin ditugu (gutxi gorabehera) eta denak, noski, euskaraz! Eskulanak egin ditugu. Adibidez, gu, 2.zikloko umeok, mandala batzuk egin ditugu Ikurriñaren koloreekin eta 1go ziklokoek, berriz, buztiñez Barraskilo Euskara Pilo egin dute. Euskaraldiaren amaiera ospatzeko, egun horretan ere, ahozkoa landu dugu: olerkiak, kantak eta bertsoak prestatuz. Arratsaldean, egunari amaiera bikaina emateko, talo tailerra egin dugu. GOXO-GOXOAK! Primerako eguna izan da eta gainera, gure trajerik politenak jantzi ditugu: euskal jantziak! GOGORATU GAUR ETA BETI: EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI!