MARTXOAK 8!
San Viatorren Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasle eta irakasle guztiak elkartu gara mesu konkretu bat bidealtzeko: FEMINISTAK GARA ETA BERDINTASUNA NAHI DUGU!!!
6.mailako ikasleek bertso izugarria idatzi dute eta patioan guztiok batera bota dugu. Hona hemen letra eta bertsoaren doinua
Martxoak 8- San Viator LH6
Neurria: Kopla txikia
Doinua: Txankete
Parte hartu ezazu
Etorri laguna
Martxoaren zortzia
Emakume_eguna
Ta more kolorea
Da gogokoena
Oso polita dugu
Ta bereziena
Mutilak neskak baino
Hobeak al dira?
Hori diona gezurra
Esaten ari da
Inportatea dena
Errespetua da
Gaur egungo munduan
Matxista_asko gara
Joan Jett rock musikari
Bere gitarrekin
“Erregina” zenetik
Guztiek atzetik
Gure klase honetan
Feministak gara
Matxismoaren kontrako
Konponbidea da x2