GABON FESTA
Aurten ere jaialdi polita bizi duguna eskolan. Kurtso guztietako ikasleek dantza, kanta edo antzerki politak prestatu dituzte eta dena bete egin da giro ezin hobean. Gero Mercadillora jaitsi gara abestera eta bukatzeko Olentzeroaren laguntzaile bat izan dugu ikastetxean txikienekin. Jaialdiaren barruan, 6.mailako ikasleek, emanaldi ezberdin bat egin nahi genuen, betiko dantzak eta kantak ez errepikatzeko. Julenek antzerki bat egiteko proposamen bat egin zigun. Ideia gustatu zitzaigun eta aurrera eramatea erabaki genuen (jakin bagenu egin beharreko lana....jejeje). Hiruhilekoan zehar lanean aritu gara. Hasieran testua prestatzen; gero zati batzuk ingelesa eta euskarara itzultzen;geroago dekoratuak eta mozorroak prestatzen; eta azkenengoz entsaiatzen egon gara dena prest izateko. Antzerkian dantza, abestia, interpretazioa,....batzen dira, horregatik saio batzuk ez dira oso onak izan, baina ilusio eta gogo handiekin lan egin dugu egunero. Emaitza? Inportantzia gutxie...