IKASKETA KOOPERATIBOA LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAN - BESTEEKIN IKASTEN IKASTEA
Gu Lehen Hezkuntzako 5.mailan gaude aurten eta gaur, bakoitzak, klasera
bere gauza preziatua ekarri du.
Denetarik ekarri dugu:
panpinak, argazkiak, jostailuak, objektu bereziak… Klasean barrezka, irribarretsu, urduri, negarrez, malkoak aurpegian… baina denok eman
dugu ekarritakoaren azalpena.
Gaur ikasi duguna:
- Besteen gauzak baloratu behar direla.
- Ekarritakoa nahiz eta txikia edo handia izan garrantzitsua dela.
- Gure artean desberdinak garela.
- Gustu desberdinak ditugula.
- Taldeka gehiago ikasten dela.
Klasean ere, andereñoak
taldeka jesarri gaitu, lauko edo hiruko taldeetan. Horrela elkarri laguntzen
diogu eta denok lan egiten dugu.
Hona hemen ARGAZKI gehiago