SOLASALDI-LITERARIOA LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAN ETA 6.MAILAN
Gu Lehen hezkuntzako
5.mailan gaude aurten eta irakasleak taldeka jesarri gaitu, horrela elkarri
laguntzen diogu eta denok lan egiten dugu.
Bakoitzak
euskarazko eta gaztelerazko testu bat ekarri behar izan dugu klasera. Testuak
gure gustukoak izan behar ziren, guri gustatzen zitzaigun gai bati buruzkoak.
Testuak
gai askori buruzkoak izan dira: txakurrak, otsoak, katuak, Sopuerta, ilargia, Larrungo
tren txikia…
Klasean testu hauek lantzen hasi gara,
bakoitzak ideia garrantzitsu bat azpimarratu behar du eta ondoren klasekoei
azaldu behar die horren zergatia.
Guzti honekin hau ikasi dugu:
- Gustu desberdinak ditugula eta desberdinak garela.
- Besteen iritziak errespetatu behar direla.
- Testu guztiak garrantzitsuak direla.
- Gugan konfiantza izan behar dugula.
- Munduko gauza desberdinak ikasi ahal ditugula.
- Jolasten eta irakurtzen besteen gauza garrantzitsuak ikasten ditugula.
Klasean hau egitea oso interesgarria da. Hemendik aurrera testu gehiago
landu nahi ditugu!
LH 5.MAILA/LH 6.MAILA